Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

21:30ean

Juan Mari Arzak eta Igor Zalakain, gaurko 'Gure Kasa' saioan

EiTB

100. saioa ospatzeko izango dute saioan sukaldari handia.

'Gure Kasa' saioak 100. emanaldia ondo ospatu nahi du, eta, hori dela eta, asteleheneko gonbidatua munduko sukaldaririk onena izango da platoan: Juan Mari Arzak. Mundu mailako 20 sari baino gehiago irabazi ditu; jatetxerik onena, sukaldaririk onena, Michelin izarrak, urrezko mantala...

Igor Zalakain Juan Mari Arzaken kolaboratzaile fin eta Arzak jatetxeko laborategiko arduraduna ere izango da bertan. Igorrek 'in situ' egingo du 'Sukaldari dema': Antton gonbidatu, Julen Telleriaren etxera joan eta hozkailuan topatu duenarekin afari bat prestatu du.

Bestalde, erronka bat jarri diote Iban Garcia lankideari: kalera joan eta irrintziak bota behar izan ditu. Bai, norbaiten ondoan jarri eta irrintzia egin behar izan du. Zein izan da jendearen erreakzioa?

Aitor Frantsesena kolaboratzailea Pro Zarautz Surf Txapelketan izan da, eta, besteak beste, munduko surflaririk onenetako bat elkarrizketatu du: Aritz Aranburu. Horrez gain, 'Gure Kasa'ko kolaboratzaile berri bat ezagutuko dugu: Mikel Garaizabal. Mikel sumillerra da, eta urte asko darama zeregin horretan. Lehen erreportajea Guardiako El Fabulista upategian egin du.

'Gure Kasa' 21:30ean izaten da ikusgai eitb.eus-en eta ETB1en.