Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

21:30ean

Ane Santesteban txirrindularia, gaurko 'Gure Kasa'n

EITB

Gainera, Maddalen Arzallus abesti bila joango da Berara eta Iban Garciak 24 orduz bizikletarekin igarotzeko erronka egingo du.

  • Ane Santesteban txirrindularia. Argazkia: EiTB.

    Ane Santesteban txirrindularia. Argazkia: EiTB.

Gaur, Ane Santesteban  txirrindularia izango dute 'Gure Kasa' saioan gonbidatu. Euskal txirrindulari onenetakoa da eta Emakumeen Biran lasterketa bikaina egin zuen. Iurretan izan da aurtengo birako azkeneko etapa eta Irati Anda bertan izan zen Anerekin. Etapa aurreko momentu horietako irudiak erakutsiko dizkigu, hain justu.

Iban Garcia ere kirola egiteko gogoz etorriko da. 24 ordu bizikletarekin pasa behar ditu aste honetako erronkan.

Maddalen Arzallusek abesti bila jarraitzen du. Oraingoan, Nafarroako Bera herrian grabatu du Abestien zaindaria atala.

Aitor Frantsesena ere saioan izango dute. Txikitan glaukoma izan zuen eta horregatik noizean behin ospitalera joan behar izaten du. Marta Elvirak lagunduta analisien bila joango da.

'Gure Kasa' gaur gauean izango da ikusgai 21:30ean ETB1en eta eitb.eus-en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista