Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

21:30ean

Ylenia Baglietto eta Lander Otaola, gaur gauean, 'Gure Kasa' saioan

EiTB

Iban Garcia patinatzen ikusiko dugu eta gurpilen gainean koreografia bereziak erakutsiko ditu.

Gaur gauean, 'Gure Kasa'n, antzerkian, euskal zineman eta telebistan ezagunak diren goi mailako bi aktore izango dituzte: Ylenia Baglietto eta Lander Otaola. ETBn lan ugari egin dute biek: Ylenia 'Goenkale'n eta, duela gutxi, 'Bago!az' saioan ikusi dugu; Lander, berriz, 'Vaya Semanita' saioan egin zen ezagun.

Bestalde, Iban Garcia patinatzen ikusiko dugu. Gurpil gainean jarrita, koreografia bereziak erakutsiko dizkigu.

'Gure Kasa' astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai, 21:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.