Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

21:30ean

Amets Arzallus bertsolaria izango da gaurko gonbidatua 'Gure Kasa'n

EITB

Iban Garciak, bere aldetik, saiorako goi-mailako gonbidatuak lortzeko helburua izango du, eta lehen ahalegina Benito Lertxundirekin egingo du.

Gaur gauean, Amets Arzallus bertsolaria izango dute 'Gure Kasa' saioan gonbidatu. Ez da oso ohikoa Amets telebistan ikustea eta horregatik, ohore handiarekin jasoko dute ETB1eko saioan.

Bestalde, Nerea Aliasek artxiboa erakutsiko du, Aitor Frantsesenak Debako kirolari eta zerbitzari ezin hobe bat aurkeztuko du, eta nola ez, Maddalen Arzallus, nebarekin hitz egin eta abesteko prest agertuko da.

Iban Garciak lan berri bat izango du denboraldi honetan: 'Gure Kasa'ra etortzeko goi mailako gonbidatuak lortzea. Lehenengo ahalegina Benito Lertxundiren kontzertu batean egin du.

'Gure Kasa' astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai, 21:30ean, eitb.eus-en eta ETB1en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista
  • ETB1