Gure Kasa
21:30ean
Amaia Albes moda-diseinatzailea, gaur gauean, 'Gure Kasa'n
EITB
Iñaki Etxezarraga "Etxe" musikaria ere etorriko da bere disko berria aurkeztera.
-
Amaia Albes moda diseinatzailea, asteartean, 'Gure Kasa'n
Moda kontuak izango dituzte gaur hizpide 'Gure Kasa' saioan. Amaia Albes Arrasateko diseinatzailea hartuko dute gonbidatu Julen eta Antton Telleriak. 28 urte besterik ez du, baina izen handia hartzen ari da moda munduan. Programako kolaboratzaileek haren jantziak eramango dituzte.
Nerea Alias Amaia Albesen tailerrean izan da, eta bertatik bertara ikusi du non eta nola egiten duen lan. Musika ere izango dute. Iñaki Etxezarraga Etxe etorriko da bere lan berria aurkeztera: 'Supernova' diskoa.
Iban Garciak Sandia challengea egingo du amarekin, eta Aneguriak biorapa egingo die gonbidatuei.
'Gure Kasa' astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai, 21:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.