Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

21:30ean

Kukai konpainiak guztiak dantzan jarriko ditu gaurko 'Gure Kasa'n

EiTB

Horrez gain, Iban Garciak Eñaut Elorrietarekin hitz egingo du 'Harian' proiektu berriari buruz.

  • Kukai konpainiaren ikuskizuna. Argazkia: EiTB

    Kukai konpainiaren ikuskizuna. Argazkia: EiTB

Gaur 'Gure Kasa' bisitatuko dute Kukai dantza konpainiako kideek. 2017ko dantza ikuskizunik onenaren eta dantza talderik onenaren MAX sariak irabazi ostean, Erritu izeneko ikuskizuna estreinatuko dute, laster, Bilboko Arriaga antzokian.

Nerea Alias ere dantzan egitera ausartuko da. Bere YouTubeko kanalerako bideo berri bat prestatu du Kukai taldeko dantzariekin. Nola moldatuko ote da? Nahiara Gagok denak izerditan jarriko ditu astearteko erronka gainditzeko, eta Maddalen Arzallus Abestien zaindaria-k Oiartzunen grabatutako atala ekarriko du.

Iban Garciak beste aurpegi ezagun bat gonbidatuko du 'Gure Kasa'ra. Bilbon izan da Eñaut Elorrietaren Harian proiektu berriaren aurkezpenean. Lortu ote du Eñautekin hitz egitea?

'Gure Kasa' astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai, 21:30ean hasita, ETB1en eta eitb.eus-en.