Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

ETB1en, 21:30ean

Jose Antonio Bastegieta 'Marko', gaur gauean, 'Gure Kasa' saioan

EiTB

Kortezubiko alkate zeneko garaiak eta bultzatu dituen ekimen ezberdinak ekarriko dituzte gogora.

  • Jose Antonio Bastegieta 'Marko'

    Jose Antonio Bastegieta 'Marko'. Argazkia: EiTB

Jose Antonio Bastegieta Marko, 20 urtean Kortezubiko alkatea izan zena, hartuko dute gonbidatu gaur gauean 'Gure Kasa' saioan. Burusoilen elkartea sortu du, baita tripontzien eta buruhandien lehiaketa ere, astoei omenaldia egin die, munduko txapelik handiena josi du…Egindako guztiaz mintzatuko dira Markorekin Julen, Antton eta Zuriñe.

Ohi denez, Nahiara Gagok jolasean jarriko ditu gonbidatua eta hiru aurkezleak. Nerea Aliasek, berriz, ETBko artxiboan topatutako altxorrak ekarriko ditu.

Bestalde, Maitena Salinasek tarte berria estreinatuko du, Dagoenean bon-bon, ez dagoenean hor konpon!. Eta Iban Garciak Youtuben modan dagoen 'Finger challengea' aurkeztuko digu.

'Gure Kasa' astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai, 21:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.