Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

21:30ean

Josean Bengoetxea aktorea izango da gaurko gonbidatua 'Gure Kasa'n

EiTB

Bere ibilbidearen errepasoa eta egindako eta egiteke dituen lanen inguruan aritu dira saioko solaskideak aktore donostiarrarekin.

  • Josean Bengoetxea aktorea

    Josean Bengoetxea aktorea. Argazkia: EiTB

Gaur gauean, Josean Bengoetxea aktorea izango dute 'Gure Kasa' saioan gonbidatu. Teorian berandu sartu zen aktore munduan, baina inor baino indartsuago. Ez zaio inoiz lanik falta izan eta gaur Euskal Herriko aktore errespetatuenetarikoa da. Besteak beste, Loreak, Errementari, Ander eta Oreina filmetan lan egin du, eta orain, Presunto culpable telesailean ikusi dugu.

Nahiara Gagok jolasean jarriko ditu Josean Bengoetxea eta Telleria Anaiak. Ondoren, Maitena Salinasek gaurko gonbidatua hobeto ezagutzen lagunduko digu Dagoenean bonbon tartean. Eta 'Nerearen artxiboa'n Nerea Aliasek aurkitu dituen irudi zahar eta bitxienak ikusiko ditugu.

Bukatzeko, Iban Garcia Youtubeko challenge ezagun batekin dator, eta galtzerdi bat buruan jantzita izozkiak jaten ahaleginduko da.

'Gure Kasa' saioa astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai, 21:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.