Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

21:30ean

Nøgen taldea izango da gaurko gonbidatua 'Gure Kasa' saioan

EiTB

Donostiako taldeak Durangoko Azokan kaleratu berri du bere lehen diskoa. Lan berriaren aurkezpena eta kantaren bat entzuteko aukera izango dugu gaurko atalean.

  • Nøgen, Ahotsenean

    Nøgen, Ahotsenean. Argazkia: EiTB

Durangoko azokan lehenengo diskoa kaleratu ostean, Nøgen taldea 'Gure Kasa' saioan izango da gaur gauean. Ibilbide laburreko taldea izan arren, Nøgenek zeresan handia eman du azken urtean bere hiru kantako lehen EParekin. Eider Saez, Markel Idigoras, Alex Irazusta, Olatz Cuevas eta Jokin Guilisagasti kideek osatzen dute taldea, eta horren lan berria aurkeztu eta entzuteko aukera izango dugu 'Gure Kasa'n.

Nerea Alias Nøgen taldeak Durangoko azokan eman zuen kontzertuan izan zen. Aurreko prestaketak eta urduritasun guztiak ikusiko ditugu gaur irudietan. Ondoren, Naiara Gagok jolasean jarriko ditu protagonistak eta Maddalen Arzallusek 'Abestien zaindaria'ren atal berri bat aurkeztuko digu; izan ere, Mundakan ibili da kantari aste honetan.

Bukatzeko, Iban Garciak gonbidapenak banatzen jarraitzen du. Ruper Ordorika abeslaria aurkitu eta gure saiora gonbidatu nahi izan du oraingoan. Lortu ote du Ruperrekin egotea?

'Gure Kasa' saioa astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai, 21:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.