Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

21:30ean

Joseba Etxeberria, gaur, 'Gure Kasa'n

EiTB

Jokalari ohiaren ibilbidea errepasatu, gol garrantzitsuenak gogoratu eta etorkizunaz hitz egingo dute elgoibartarrarekin.

  • Joseba Etxeberria, 'Gure Kasa'n, astelehen honetan.

    Joseba Etxeberria, 'Gure Kasa'n, astelehen honetan.

Joseba Etxeberria Athleticeko jokalari ohi eta entrenatzailea hartuko dute 'Gure Kasa'n. Bere ibilbidea errepasatu, gol garrantzitsuenak gogoratu eta etorkizunaz hitz egingo dute elgoibartarrarekin.

Nerea Aliasek ETBko artxiboan aurkitu dituen Joseba Etxeberriaren irudi bitxienak erakutsiko ditu, Nahiara Gagok Joseba eta Telleria anaiak futbolinean partida bat jokatzera gonbidatuko ditu, eta Andoni Iraolak, Aritz Adurizek, Rafa Alkortak eta Joaquin Caparrosek agur bana bidaliko diote.

Halaber, Aitor Frantsesena Gallartan izango da, Mikel Valmaseda futbol egokituan elitean dabilen jokalariarekin, eta Iban Garcia youtuberra papiroflexia egiten arituko da, amaren laguntzaz.

'Gure Kasa' 21:30ean izango da ikusgai gaur ETB1en eta eitb.eus-en.