Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

21:30ean

Jon Plazaola izango da gaur gauean 'Gure Kasa' saioan

EiTB

Bere lan ibilbideaz eta arrakastez arituko da saiora egingo duen bisitan.

  • Jon Plazaola izango da astearte honetan 'Gure Kasa' saioan

    Jon Plazaola izango da astearte honetan 'Gure Kasa' saioan

Jon Plazaola aktorea izango dute gaur 'Gure Kasa'n. Lanean Euskal Telebistan hasi ondoren, azken bost denboraldietan 'Alli Abajo'n ikusi dugu. Gainera, bi antzerki eta bakarrizketarekin dabil antzokiz antzoki, eta egun gutxi barru La pequeña Suiza estreinatuko du zinema-aretoetan. Zorionez, tarte bat hartu du saiora etorri, bere ibilbidea errepasatu eta ondo pasatzeko.

Jon Gotzon Aldaparenak urretxuarra hobeto ezagutzen lagunduko digu Dagoenean Bon-bon tartean, bi minutuan galdera azkarrak eta dibertigarriak eginez. Nerea Aliasek Oroitzapenen Kaxa ekarriko du. Jonen etxekoekin eta gertukoekin izan da, eta Plazaola benetan hunkituko duen bideo bat prestatu du.

Iban Garcia youtuberrak beste challenge bat dakar. Aurrekoan gelatina dorre bat egiten ahalegindu eta porrot egin ostean, flan dorre bat egiten ahalegindu da. Zein izan ote da emaitza?

'Gure Kasa' 21:30ean izaten da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.