Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

ETB1en, 21:30ean

Joseba Arguiñano izango da gaurko gonbidatua 'Gure Kasa' saioan

EiTB

Gozogile eta aurkezle zarauztarra gertutik ezagutzeko aukera izango dugu.

  • Joseba Arguiñano

    Joseba Arguiñano. Argazkia: EiTB

Joseba Arguiñano gozogile eta aurkezlea etorriko da gaur 'Gure Kasa' saioaren platora. Sukalde kontuak eta telebistako lanak izango dituzte hizpide gonbidatuarekin Telleria anaiek. Besteak beste, asteazkenean bertan estreinatuko duen 'Sukaldaria' saioko denboraldi berriaz galdetuko diote.

Nerea Aliasek Josebaren telebistako lehen irudiak erakutsiko ditu eta Nahiara Gagok lanean jarriko du Joseba: ezkontza-tarta bat prestatu beharko dute, begiak estalita. Jon Garate kalean ibiliko da sukaldari bila, eta Onintza Enbeitak Kantarota tartera gonbidatuko du Joseba: bertsoa edo kartak aukeratu beharko du.

Iban Garcia youtuberraren kamera ezkutuarekin osatuko dute gaurko saioa, 21:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.