Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

ETB1en, 21:30ean

Mikel Pagadi eta Fermin Etxegoien, gaur gauean, 'Gure Kasa' saioan

EiTB

'Autentikoak' saioaren estreinaldiaren aurretik Telleria anaiekin izango dira.

  • Fermin Etxegoien eta Mikel Pagadi

    Fermin Etxegoien eta Mikel Pagadi. Argazkia: EITB

Mikel Pagadi eta Fermin Etxegoien, irratian zein telebistan gidoilari eta aurkezle lanetan eskarmentu handiko profesionalak, etorriko dira gaur 'Gure Kasa' saiora. Gau horretan bertan estreinatuko duten 'Autentikoak' saioaren nondik norakoak azalduko dituzte.

Nerea Aliasek bi gonbidatuen irudi bitxi eta dibertigarriak topatu ditu ETBko artxiboan eta Jon Gotzon Aldaparenak erosotasunetik atera nahiko ditu Dagoenean bonbon ataleko galdetegiaren bitartez. Jon Garate, ohi denez, kalean ibiliko da; autentikoak bilatzea izango du helburu oraingo honetan.

Iban Garcia kolaboratzailearen bisita ere izango dute saioaren hasieran.

'Gure Kasa' 21:30ean izango dugu ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.