Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

21:30ean

Rafa Rueda, gaur, 'Gure Kasa'n

EiTB

Musikariak bere ibilbidea errepasatu eta zuzenean abestuko du platoan.

  • Rafa Rueda, astelehenean, 'Gure Kasa'n.

    Rafa Rueda, astelehenean, 'Gure Kasa'n.

Rafa Rueda musikari bikaina izango da astelehen honetako 'Gure Kasa' saioan gonbidatu. 20 urte zituela, Pi.L.T. musika taldea sortu zuen. Nork ez du gogoratzen 'Hil da jainkoa' abesti arrakastatsua? Ondoren, bakarkako bideari ekin zion, eta zazpi disko kaleratu zituen ibilbide horretan; azkenekoa, Hiri kristalezkoa. Ibilbide hori errepasatu, eta zuzenean abestuko du Mungiako musikariak.

Nahiara Gagok jolas bat prestatuko du, Rafa Ruedaren bideoklipa oinarri hartuta; Nerea Alias ETBko artxiboan murgilduko da, eta Rafaren irudi zahar eta bitxienak erakutsiko ditu, eta Onintza Enbeitak, berriz, bi aukera emango dizkio gonbidatuari: kartak ala bertsoa? Zer aukeratuko ote du abeslariak?

Amaitzeko, Iban Garcia youtuberrak etxerako moduko trikimailu praktikoak erakutsiko dizkigu.

'Gure Kasa' astelehen honetan izango da ikusgai, 21:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.