Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

21:30ean

Iñake Irastorzari elkarrizketa, gaur, 'Gure Kasa'n

EiTB

Antzerkian, zineman eta telebistan izandako ibilbide luzea errepasatuko du aktoreak.

  • Julen eta Antton Telleria aurkezleak.

    Julen eta Antton Telleria aurkezleak.

Euskal Herriko aktorerik ezagunenetako bat izango da gaur iluntzean 'Gure Kasa'n: Iñake Irastorza. Antzerkian, zineman eta telebistan ibilbide luzea egin du Irastorzak, eta Telleria anaiekin guztiaren errepasoa egingo du. Unerik xelebreenak oroituko dituzte, eta gogoratzen ez dituen une dibertigarriak ere aterako dizkiote, besteak beste, 1993an ETB1eko 'Flamingo Berria' saioko bat.

Iban Garcia, bere aldetik, Herri Urrats jaira joan da bere kamera hartuta, Senperen izandako festa-giroaren berri emateko. Horrez gain, asteartean 118 urte beteko dira Orioko balea famatua arrantzatu zutela. Hori aitzakiatzat hartuta, Isma Pereirak Orioko balearen bertso famatuak abesten jarriko ditu Iñake eta Telleria anaiak, uztaiekin punteria probatzen duten bitartean.

Nahiara Gagok artxiboa astinduko du, eta gonbidatuaren sekretuak azaleratuko ditu, inork espero ez dituenak. Nola erreakzionatuko du Irastorzak?

Maddalen Arzallus Iñakeren herrian izan da, Orion. Herria ezagutzeaz gain, bertako hitzik bitxienak ekarriko ditu bere erreportajean.

Egunero bezala, 'galdera marroia' egingo diote gonbidatuari. Izerdi hotza botako ote du Iñakek galdera hori erantzuteko?

'Gure Kasa' astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai, 21:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.