Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

ETB1en, 21:30ean

Izetatarrak izango dira gaurko protagonistak 'Gure Kasa' saioan

EiTB

Agustin, Jose Ramon, Jesus Mari, Hodei eta Jakes Iruretagoiena Izeta Sagako kideak harriekiko pasioari buruz eta belaunaldi berrien transmisioari buruz arituko dira platoan.

  • Izetatarrak 'Gure Kasa'n

    Izetatarrak 'Gure Kasa'n

Izetatarren sagako bost kide izango dira gaurko gonbidatuak 'Gure Kasa' saioan: Agustin, Jose Ramon, Jesus Mari, Hodei eta Jakes Iruretagoiena. Euren familiari, harriekiko pasioari eta belaunaldi berrien transmisioari buruz ariko dira bost mutilak telleriatarrekin.

Izeta familiako gazteenak, Jakesek, 11 urte ditu, eta hiru urte zituela hasi zen harriarekin. Osteguneko saioan erakustaldia eskainiko du platoan, eta beste lau familia-kideek ere lagunduko diote harri-altxaldiekin.

Isma Pereirak harriekin batere zerikusirik ez duen jolas bat proposatuko die izetatarrei. Nola moldatuko dira pilotak ontzi batetik bestera pasatzen putz eginez?

Jon Gotzon Aldaparenak Dagoenean bon-bon atala egingo du, eta galderarik bihurrienak egingo dizkie izetatarrei. Ea nola ateratzen diren bost mutilak Jongik sortuko dizkien estutasunetatik.

Iban Garcia youtuberrak 100.000 jarraitzaile lortu ditu Youtubeko bere kanalean, eta horrekin bideo berezia grabatu du 'Gure Kasa' saiorako. Festa bat antolatu du etxean, Maite Azpiazu amarekin batera.

Gorane izetatarren etxean izan da, eta harriak altxatzeko teknikak eta sekretuak erakutsi dizkiote.

Egunero bezala, 'galdera marroia' egingo diote gonbidatuei. Izerdi hotza botako ote dute izetatarrek galdera hori erantzuteko?

'Gure Kasa' 21:30etik aurrera izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista
  • ETB1