Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

ETB1en, 21:30ean

Mikel Reparaz kazetaria gonbidatu, gaur gauean, 'Gure Kasa' saioan

EiTB

Telleria anaiekin luze eta zabal arituko da bere ibilbide profesionalaz, eta Ameriketako Estatu Batuetako bizimoduaren berri ere emango die alde pertsonaletik.

  • Mikel Reparaz

    Mikel Reparaz

Mikel Reparaz kazetaria hartuko dute gonbidatu 'Gure Kasa' saioan gaur gauean. Prentsa idatzian hasi bazen ere, irratian hazi zen kazetari gisa. 2001ean Bruselara mugitu zen, eta, Belgikatik ez ezik, Ekialde Hurbiletik, Ipar Irlandatik eta Pakistandik ere eman zigun azken ordukoen berri. 2009tik Euskal Telebistako Albistegietako Nazioarte arloko burua da, baina zerbaitegatik egin bazaigu ezagun azken urteotan, Ameriketako Estatu Batuetan berriemaile lanetan aritzeagatik izan da. Luze eta zabal arituko da Telleria anaiekin bere ibilbide profesionalaz, eta Ameriketako Estatu Batuetako bizimoduaren berri ere emango die alde pertsonaletik.

Isma Pereirak jolasean jarriko du gonbidatua, eta Nahiara Gagok artxiboko irudiak erakutsiko dizkigu. Berebat, Jon Gotzon Aldaparenaren galderei erantzungo die Dagoenean bon-bon atalean.

Azkenik, Iban Garcia zientzia-lanetan ikusiko dugu amarekin, Maite Azpiazurekin.

'Gure Kasa' 21:30etik aurrera izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.