Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

21:30ean

Tessa Andonegi aktorea izango da gaurko gonbidatua 'Gure Kasa'n

EITB

Antzerkian, zineman eta telebistan duen ibilbide luzea errepasatuko du Andonegik.

  • Tessa Andonegi

    Tessa Andonegi

Gaur gauean, Tessa Andonegi aktorea izango dute 'Gure Kasa' saioan gonbidatu. Antzerkian, zineman eta telebistan ibilbide luzea du Andonegik, eta Telleria anaiekin guztiaren errepasoa egingo du. Momenturik xelebreenak oroituko dituzte, eta gogoratzen ez dituen momentu dibertigarri batzuk ere aterako dizkiote.

Iban Garciak jateko modu berezien inguruan egingo du gaurko bideoa. Isma Pereirak jolasean jarriko ditu Tessa Andonegi, Telleria anaiak eta Zuriñe. Onintza Enbeitak, beti bezala, bi aukera emango dizkio gonbidatuari: bertso bat bota edo tarota irakurri.

Bestalde, Nahiara Gagok artxiboa astinduko du, eta gonbidatuaren sekretuak agertuko ditu, inork espero ez dituenak.

'Gure Kasa' astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai 21:30ean ETB1en eta eitb.eus-en.