Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

ETB1en, 21:15ean

Erramun Martikorenarekin egongo dira gaur 'Gure Kasa' saioan

EiTB

Bere ibilbide profesionalaz mintzatzeaz gain, zuzeneko emanaldia eskainiko du Baigorriko abeslariak.

  • Antton eta Julen Telleria

    Antton eta Julen Telleria. Irudia: EiTB

Erramun Martikorena elkarrizketatuko dute gaur gauean 'Gure Kasa' saioan. Baigorriko abeslariak 50 urte daramatza oholtzaz oholtza kantuan, eta bederatzi disko kaleratu ditu. Telleria anaiekin luze eta zabal arituko da bere ibilbide profesionalaz, eta zuzeneko emanaldia eskainiko du.

Isma Pereirak jolasean jarriko du gonbidatua, eta Jon Garate erreportariak herritarrik bitxienen unerik surrealistenak ekarriko ditu Urepeleko artzainaren bila egindako erreportajean. Onintza Enbeitak, beti bezala, bi aukera emango dizkio gonbidatuari: bertsoa ala kartak.

Iban Garcia youtuberrak hondartzan grabatutako bideoa ekarriko digu.

'Gure Kasa' 21:15ean hasita izaten da ikusgai, astelehenetik ostegunera, ETB1en eta eitb.eus-en.