Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

21:00etatik aurrera

Joan Mari Torrealdai izango da gaurko gonbidatua "Gure Kasa" saioan

EiTB

Idazle, kazetari, soziologo eta euskaltzain bezala osatu duen ibilbide luze eta oparoa errepasatuko dute.

  • Joan Mari Torrealdai.

    Joan Mari Torrealdai. EiTBko bideo batetik hartutako irudia.

Gaur gauean, 'Gure Kasa' saioan Joan Mari Torrealdai euskal idazle, euskaltzain, kazetari eta soziologoa izango dute gonbidatu. Euskal komunikabide askotan lan egin du Torrealdaik. Besteak beste, Jakin eta Anaitasuna aldizkarien zuzendaria eta Euskaldunon Egunkariaren administrazio kontseiluko kide ere izan zen, sorreratik. Horretaz gain, euskaltzain izendatu zuten, eta euskara batuaren 50. urteurrenean, euskara batuaren adierazpena irakurtzeko ardura izan zuen. Joan Mari Torrealdairen ibilbide luze eta oparoa errepasatuko dute saioan. 

Gainera, gaurko programa sorpresaz betetako saioa izango da. Izaskun Moyanok oroitzapenen kaxa berezi bat prestatu du, Joan Mariren gertukoen laguntzarekin. Bestalde, Aitor Francesena eta Marta Elvira Debara joan dira. Bertan, Elene Turrillas margolaria elkarrizketatu dute. Downen sindromea duen arren, erakusketa bat ireki berri du, eta sekulako arrakasta lortu du, gainera. Bukatzeko, Joan Mari Torrealdairen abesti kuttunenak entzuteko aukera izango da Doinu kaxa atalean.

'Gure Kasa' astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai, 21:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.