Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

21:00etan

Anne Etchegoyen kantaria, gaur gauean, "Gure Kasa" saioan

EiTB

Lehen aldia du programan euskaraz, gazteleraz eta frantsesez abesten duen Ipar Euskal Herriko kantariak.

  • Anne Etchegoyen hartuko dute "Gure Kasa" saioan

    Anne Etchegoyen hartuko dute "Gure Kasa" saioan. EiTBko bideo batetik hartutako irudia

Emakumeen Astea ospatzen jarraitzeko, euskal kantautore eta abeslari bat gonbidatu du "Gure Kasa" saioak: Anne Etchegoyen.

Lehen aldia du "Gure Kasa"n euskaraz, gazteleraz eta frantsesez abesten duen Ipar Euskal Herriko kantariak. Bere azken lana, Les voix basques, urrezko diskoa izan da Frantzian, eta 60.000 kopia baino gehiago saldu ditu.

Maddalen Arzallusek sorginen inguruko Abestien zaindaria atala dakar, eta Izaskun Moyanok Oroitzapenen kaxa zabalduko dio Etchegoyeni.

"Gure Kasa" 21:00etan dago ikusgai, astelehenetik ostegunera, ETB1en eta eitb.eus-en.