Gure Kasa
21:30ean
Ansa ahizpak & Ama, gaur gauean, "Gure Kasa" saioan
EiTB
'Artantxuriketan' ikuskizunaren protagonistak hartuko dituzte platoan.
-
Ansa familiako emakumeak, Artantxuriketa ikuskizunean. EiTBren bideo batetik ateratako irudia
Asteari amaiera emateko, Artantxuriketan ikuskizuneko protagonistak izango dira gaur gauean "Gure Kasa" saioan. Maria Jesus Zugarramurdi eta haren hiru alabak, Maider, Ainhoa eta Arantxa Ansa. Saioan, lau gonbidatuak kontu kantari izango dira garai bateko usadio zaharretara itzultzeko; zehazki, artantxuriketan arituko dira, alegia, artazuriketan. Saio honetan, lau kantuzaleak jolasean arituko dira, dibertitu egingo dituzte ikus-entzule eta platoko lagunak eta asko ikasi ahal izango da eurekin.
Gainera, Maddalen Arzallus Bilbon izan da, eta rap estiloko abestiak bildu ditu Abestien zaindaria atalean; gure gonbidatuei gustatuko al zaie musika estilo hori? Hala ez bada ere, haien abesti kuttunenak entzuteko aukera izango dute. Bestalde, Izaskun Moyanok saioari ginga jartzeko oparia ekarriko du: Oroitzapenen kaxa.
Hau guztia, 21:30etik aurrera izango da ikusgai, ETB1en eta eitb.eus-en.