Itxi

Herri People

Herri People

Herri People

22:15ean, ETB1en eta online

Gorputzaren mugak aztergai, gaur gauean, 'Herri People' saioan

A.H. | EITB

Gure muga fisikoak kolokan jartzen dituen jendea ezagutuko du Ibon Gaztañazpik.

0:17

'Herri People' saioan mugak gainditzera ohitu dira. Gaur gauean, Ibon Gaztañazpik muga fisikoak behin eta berriro proban jartzen dituen jendea ezagutuko du, eta aurkezleak ere bere azalean probatuko du zer sentitzen den bizitza arriskuan jartzen denean.

Besteak beste, kirola egiterakoan gure mugak non dauden aztertuko du 'Herri People' saioak, eta kirol gehiegi eginez gure bizitza arriskuan jartzen ote dugun azalduko du. Eskalada, boxeoa eta rally lasterketak kirol arriskutsuak dira, baina gimnasia edota txirrindularitza ere arriskutsuak izan daitezkeela erakutsiko dute saioan.

'Herri People' asteazkenetan izaten da ikusgai, 22:15etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.

ong>-en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista