Herri txiki, Infernu Handi
Bilduma
Unerik dibertigarrienen bilduma, gaur, 'Herri txiki' saioan
A.E.|EiTB
Tartean izango dira Mendaro, Izaba, Hazparne edota Gamiz-Fika herriak. Gainera, herri bakoitzera iritsitako era guztiak ere errepasatuko dituzte 22:00etatik aurrera.
Igande honetako 'Herri Txiki, Infernu Handi'ko emankizuna haien bulego nagusitik egingo dute Zuhaitzek eta Pagadik, unerik dibertigarrienen bilduma izango baita.
Ohiko aldrebeskeria eta deabrukeriak lagun dituztela, azken denboraldi honetako errepasoa egingo dute. Tartean izango dira Mendaro, Izaba, Hazparne edota Gamiz-Fika herriak. Gainera, herri bakoitzera iritsitako era guztiak ere errepasatuko dituzte.
Momentu dibertigarrienen bilduma hau, gaur izango da ikusgai, 22:00etan, ohi bezala, eitb.eus-en eta ETB1en, 'Herri txiki, infernu handi' saioan.