Itxi

Herri txiki Infernu handi

Herri txiki Infernu handi

2019/03/10

10:08

Herri txiki Infernu handi

22:00etan

Muxika, gaur gauean, 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioan

EiTB

Busturialdeko herri honetako paraje ederrak ezagutuko ditugu bertako bizilagunen eskutik.

0:26
Muxikan egingo du geldialdia igandeko 'Herri Txiki, Infernu Handi'k
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Igande honetako 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioan Busturialdean nahasiko dituzte bazterrak Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik, Muxikan zehazki.

Pagadik Nahia ezagutuko du Muxikako dorretxearen inguruetan. Erdi Aroko dorretxe berezia da Muxikakoa, herriari berari izena ematen diona. Horretaz gain, dorretxe berezia da, Euskal Herriko eta Munduko Mujika abizeneko herritar denek bertan dutelako sorburua. Tartean, baita Uruguayko presidente ohi Pepe Mugicaren urrutiko ahaideek ere. Imanolekin, berriz, itsasoko abentura andana ezagutuko du Pagadik. Gaztaroaren zati bat itsasoan eman zuen Imanolek eta ondo gogoan ditu Afrikako inguruetako eskapadak. Bonbardaketa batetik zein enkailatzeetatik onik irtendakoa da Imanol. Bidean aurrera eginda Beda eta bere etxebizitza ezagutuko ditu Pagadik. Etxebizitza praktikoa du Bedak, barruan duen ate bati esker nahi duen aldiro pasa baitaiteke Ixiar bizilagunaren etxera, berdin behar duena hartzeko, berdin elkarri abesteko. Maume auzoan, aldiz, Sabin ezagutuko du Pagadik, Muxikako azken artzaina. Gazta egitetik bizi da eta oso argi izan du ume-umetatik, berea, baserriari lotutako ogibidea izango zela. Hainbeste gustatzen zaio gazta Sabini, urtean 150 gazta jateko gai dela.

Zuhaitzek, aldiz, Feli eta bere masajista partikularra ezagutuko ditu lehenik. Izan ere, Felirentzat masajistarenera joatea bezala da segan aritzea. Dagoen eta gimnasiarik onena dela dio. Horretaz gain, arrautza gordina jatearen onurak ere erakutsiko dizkio Zuhaitzi. Ajuria auzoan, aldiz, Torre ezagutuko du Zuhaitzek, bertako bizilagun patxadatsua. Lasai bizitzea maite du Torrek eta horregatik, egunero joaten da auzoko Dringili-drongolo elkartera zertxobait lasaitzera. Bere lasaitasunaren lekuko izango da Zuhaitz. Maumera gerturatuta, berriz, Joxe Marirekin egingo du topo. Joxe Marik azalduko dio Maume auzoa bi zatitan banatuta dagoela, Araban eta Bizkaian. Horretaz gain, garai batean ezagututako erloju miragarri baten sekretuak ere kontatuko dizkio. Azkenik, eta bukatzeko, Amparo ezagutuko du Zuhaitzek, Maumeko aktore eta artista. Energia handiko bizilaguna da Amparo eta harekin ere argituko ditu garai batean Maumen ezagututako erloju miragarriaren gorabeherak.

Elkarrizketa politak eta paraje ikusgarriak ezagutuko ditugu gaur, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en, 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioan.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;