Itxi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

22:00etan

Urrestillan izango da, gaur gauean, "Herri Txiki, Infernu Handi" saioa

EiTB

Azpeitiko auzoa ezagutuko dute aste honetan Zuhaitz eta Pagadik.

0:27
Igande honetan Urrestilla ezagutuko dugu.

Azpeitiko Urrestilla auzoan izango da aste honetan "Herri Txiki, Infernu Handi" saioa.

Urrestilla Azpeitiko auzoa da, baina badu herri izaera. Historikoki, herri izan zen bi urtez. Horren eta herriaren izenaren inguruan arituko zaio Aitor Arruti Pagadiri. Gero, Pilar topatuko du etxe inguruan paseoan. Paseoa eginda, baso bat ur bero, barrenak garbitzeko, eta gosaria kazoan: hori da bere eguneroko dieta. Telebista ikusteko ere modu berezia du Pilarrek: ez du piztu beharrik, ezta urrutiko agintea erabili beharrik ere. Energiaz beterik dago Felixa, ez da geldirik egoten. Arropa lisatzen jarriko du Pagadi, opera abesten duen bitartean. Harkaitz ikusiko du ondoren, zaldi gainean. Izugarri maite ditu zaldiak. Zaldi arrazen ezaugarriak azalduko dizkio. Adibidez, zaldi arraza bakoitzak mota bateko edo besteko kaka egiten du; Arabiarrak finagoak direla erakutsiko dio.

Zuhaitzek, berriz, Bixente ezagutuko du. Urrestillako zubitik alde batera eta bestera desberdinak direla azalduko dio. Eguneko lanik garrantzitsuena egitera eramango du Zuhaitz: gosaria. Ura, pintxoa, kafea eta rosslia. Eguna horrela hasita, dena gorantz joaten da. Bernabe ikusiko du gero, motorrean. 82 urte ditu, eta primeran moldatzen da bere Suzukian. 40 oilo ditu Bernabek, eta esaten du nahi duten lekuan ibiltzen direla. Su baxuaren aurrean txokolate bat hartzen duten bitartean, oiloa arrautza egiten ikusiko dute. Andres etxe aurrean topatuko du. Bertan, plastikozko botilak ditu, urez beteak, eta horren zergatia azalduko dio. Antxieta-Keixeta baserrian bizi da Andres. Keixeta aizkolari ospetsua aitona zuen Andresek, eta haren argazki eta sari batzuk erakutsiko dizkio. Baina Andres bera ere ospetsua da, pelikula batean parte hartu baitzuen. Hori bai, 3 edo 4 aldiz ikusi, eta ez du bere burua aurkitu. 92 urte ditu Bixentek. Azpeitian bizi da, baina egunero-egunero Urrestillara joaten da kotxez. Bere aparkaleku pribatua du, gainera. Lagunekin egon, ardo bat hartu, eta Urrestillako koruan kantatzen du. 8 urte zituenetik kantatzen du koruan. Artista da Bixente.

Historia hauek eta gehiago izango dira ikusgai, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en, "Herri Txiki, Infernu Handi" saioan.