Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxaga Euskal Herriko herri txikietan barrena

Herri txiki Infernu handi

10:00

Herri txiki Infernu handi

22:00etan

Ondarroa, gaur gauean, "Herri Txiki, Infernu Handi" saioan

EITB

Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik Ondarroako bizilagunen istorio eta bitxikeriak ezagutuko dituzte.

0:27
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Gaur, azaroak 29, "Herri Txiki, Infenu Handi" saioan Ondarroan izango dira Zuhaitz eta Pagadi, bertako bizilagunen istorio eta bitxikeriak ezagutzen.

Iñigo Solabarrieta izango da Pagadik topatuko duen lehen bizilaguna. Herria eta bertakoak ulertu ahal izateko gutxieneko hiztegia eta hainbat gako emango dizkio gazteak Villabonakoari. Gainera, herriko zaindari diren "Kortxeleko mamuak" ezagutzera ere eramango du elizako teilatura, eta handik gertu, Radixo irratiko estudioan sartuko dira sumo borrokak ondarrutarrez ematera. Bigarren sorpresa Karmele Aristondoren eskutik iritsiko da, Fiona bere txakurra orgatxo batean sartuta paseatzen duela ikusiko baitu Pagadik. Errenteria edo "Errenteixa" auzoa da Ondarroako baserritar auzoa, eta hantxe bizi da, Beltxiorreneku baserrian. Jon Kepa, "Txirloi", izango da saioko beste gonbidatuetako bat. Orain bi urte Artibai erreka zeharkatzen duen zubia itxi zutenetik, traktorea uretan sartuta egiten ditu lanak errekaren bi aldeetan. Eta bukatzeko, ezin Ondarroatik joan itsasoan bainu bat hartu gabe eta, horretarako, Jesus Mari Arkotxa heavy zale amorratua izango du gidari Pagadik, izan ere, Arrigorri hondartzatik abiatu eta Saturrarango haitzetaraino eta buelta igeri egiten du Arkotxak egunero.

Zuhaitz Gurrutxagak ere kastadun jendea ezagutuko du Bizkaiko kostaldeko herrian. Lehena Begoña izango da, Begoña "Euskadineku". Artabide kaleko andreak berezkoa duen graziarekin kontatuko dizkio Zuhaitzi bere eguneroko gorabeherak. Bigarrenik, Koldo Azpiazu Ondarroako Arraun Elkarteko presidentearen konpainiaz gozatuko du Elgoibarko aurkezleak. Arrantzalea, estropada zalea, dj-a eta, batez ere, bizizalea da Koldo. 23 urte zituenean diabetesak itsu utzi zuen, baina horrek ez dio galarazi bere pasioekin gozatzen segitzea. Arraun elkartetik gertu, zubi zaharraren alboan, Ondarroako kukaña dago, Euskal Herriko handiena. Egileetako bat, Josu Laka, "Trontxo" ezagutzeko aukera izango du Zuhaitzek, eta jakina, bere abilezia probatuko du, lortuko al du kukaña muturreraino iristea? Eta bukatzeko, Ondarroako portuko kofradian, Amaia Diz enpakadorearekin egingo du topo elgoibartarrak. Tamainaren arabera, 11 legatz kategoria bereizteko gai da Amaia, baita zapo beltza eta zuria desberdintzeko ere; dena baskularik gabe, begi kolpez. Bisita borobiltzeko, arrain enkante batean bere onena ematen ariko da Zuhaitz.

Historia hauek eta gehiago gaur izango dira ikusgai, 22:00etan, ETB1en, "Herri txiki, Infernu Handi" saioan.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    logo eitb nahieran
    Publizitatea
    Floorren arauak Ezarrita dagoenaren aurkako arauak ezartzen Floorren arauak
    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena