Itxi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

22:00etan

Debako bizilagunak protagonista, gaur gauean, "Herri Txiki, Infernu Handi" saioan

EITB Media

Zuhaitz Gurrutxagak eta Pagadik Debako kaletarren eta baserritarren eskutik ezagutuko dituzte herriko bitxikeriak.

0:29
Mikel Pagadi

Gaur, apirilak 18, "Herri Txiki, Infernu Handi" saioak Debako bazterrak eta auzokideak ezagutuko ditu. 

Jesus Salegik egingo dio harrera Pagadiri. Mazzantini tabernako jabea da Jesus eta herria girotzeko asmoarekin ezohiko errezeta gastronomikoak egiten ditu, besteak beste, tortilla begetala eta XL tamainako hanburgesa. Ondoren, geografia kontuak jorratzera pasako da villabonatarra, Lander Torre gaztearen zaletasuna eta obsesioa baita. Atlas liburuak ditu gustuko eta ez dago ezagutzen ez duen munduko bazterrik. Segidan, Txikillo ezagutuko du aurkezleak, herriko jaiekin lotura hertsia duen mutil gaztea. Pagadiri eskatuko dio herriko patroi San Rokeri zapia jar diezaion, hala egiten baitute festei hasiera emateko. Kuadrillen eguneko jolasak ere azalduko dizkio, zein baino zein bitxiagoak.  Amaitzeko, Elorriaga auzora joango da Pagadi, Josu eta Jagoba Uranga anaiak ezagutzera. 

Zuhaitzek, berriz, Debako baserritar nekaezina den Miren Maiterekin hasiko du eguna. Baratzean lana eginaraziko dio aurkezleari, eta sari modura baratzeko tomatea emango dio dastatzeko. Baserri ingurutik Debako kaleetara joango da ondoren, herriko pertsonarik maitatuena ezagutzera: Falu. Senegaldik etorri zen duela hamabost urte, eta hamar urte daramatza herrian. Ostean, herriko bi xelebre ezagutuko ditu Gurrutxagak: Josu eta Karlos, aspaldiko lagunak. Bata jubilatua, bestea arotza, elkarrekin antzerkian aritzen dira. Bukatze aldera, azken gonbidatua kuluxkatxo bat egiten topatuko du Zuhaitzek, aldamenean txokolatea eta coca-cola dituela. Joxe Ramonek debekatuta du horrelakoak hartzea, baina berak ezkutuan jaten jarraitzen du.

Historia hauek eta gehiago, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.