Itxi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

Audientziak

"Herri Txiki, Infernu Handi" euskaldunen artean audientzia-buru, igandean

EITB Media

Etxarri Aranatz herriko atala urteko "Herri Txiki" saiorik ikusiena izan zen.

  • Pagadi eta Zuhaitz Etxarri Aranatzen.

    Pagadi eta Zuhaitz Etxarri Aranatzen. EITB Mediako bideo batetik lortutako irudia.

Igandeko "Herri Txiki, Infernu Handi" saioak audientziaren harrera bikaina izan zuen. Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik Etxarri Aranatzera egindako bisitak % 5,3ko audientzia-zatia lortu zuen eta euskaldunen artean nagusi izan zen, haien arteko % 10,6ko kuotarekin. Halaber, urteko "Herri Txiki" saiorik ikusiena izan zen eta 117.000 ikus-entzuleko audientzia metatua eskuratu zuen Euskadin eta eragin eremuan.

Bestalde, asteburuan ETB1en ikusgai izan ziren binakako pilota txapelketako partiden zuzeneko emanaldiek ere audientzia datu oso onak izan zituzten.

Larunbatean, Ezkurdia  - Ladis Galarza eta Altuna III - Marrizkurena II bikoteen arteko norgehiagoka bere ordu tartean nagusi izan zen % 13,6ko audientzia-zatia eta euskaldunen arteko % 23,5eko kuotarekin.

Igandean, Elezkano II - Zabaleta eta Peña II - Albisu bikoteen arteko partidak, bere aldetik, % 10,2ko audientzia-zatia lortu zuen eta euskaldunen artean nagusi izan zen, % 16,4ko kuotarekin.