Itxi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

22:15ean

Zubieta, gaur gauean, "Herri Txiki, Infernu Handi" saioan

EITB Media

Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik Donostia eta Usurbil udalerriek partekatzen duten Zubieta auzoko bizilagunak eta haien istorio bitxienak ezagutuko dituzte.

0:37
Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi, Zubietan

Zuhaitzek eta Pagadik Gipuzkoako Zubieta auzoa ezagutuko dute gaur "Herri Txiki, Infernu Handi" saioan. Donostia eta Usurbil udalerriek partekatzen duten 600 biztanleko auzoa da. Bertan badira herri arkitekturaren adierazgarri diren zenbait baserri historiko, baita errebote plaza zoragarria eta hipodromoa ere.

Pagadik ezagutuko dituen Zubietako auzokideen artean, Txirritaren bertsoekin identifikatuta sentitzen den Unai gaztea, bi metro baino gehiago neurtzen duen Manolito auzokidea, Bugati erretegian begiak itxita oilaskoak prestatzeko gaitasuna duen Nartxi, eta Miriam errebotean aritu den lehen neska topatuko ditugu.

Zuhaitzek, bestalde, Zubietak mantendu duen errebotearen tradizioaz arituko da Jonekin, bizikletaz mugitzen den 88 urteko Maritxuren egunerokoa ezagutuko du, Maria Jesusekin baserriko lanetan parte hartuko du eta Anderrekin Instagramen modan dagoen challenge bat egingo du crossfitean entrenatzeko.

"Herri Txiki, Infernu Handi" gaur izango da ikusgai, 22:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.