Itxi

Hi, Selfie!

Hi, Selfie!

Hi, Selfie!

Estreinaldia

'Hi, Selfie!' lehiaketa bueltan da, gaur, ETB1en

EITB

Euskal Herri osotik ibiliko da Julian Iantzi selfie ero eta dibertigarrienen bila.

0:18

Iaz arrakasta handia lortu ondoren, 'Hi, Selfie!' Julian Iantzik aurkezten duen lehiaketa dibertigarria gaur itzuliko da ETB1eko programaziora, eta astelehenetik ostegunera izango da ikusgai, 21:00etan.

Bi lehiakidez osatutako bi talde aurrez aurre jarriko ditu saioak, eta zeregin bera izango dute biek. Julian Iantzik bidalitako selfie, argazki eta bideo bitxi, zail eta barregarrienak ahalik eta hobekien errepikatu beharko dute denbora mugatu batean, ikusleei irudi fresko eta zoroenak eskainiz.

Aurtengo 'Hi, Selfie!' saioak, gainera, berritasunak dakartza. Selfiak ez ezik, bideo biralak ere errepikatu beharko dituzte lehiakideek. Gainera, herritar ezezagunen laguntzaz gain, famatu batzuen kolaborazioa ere izango dute aurten.

Bestalde, Julian Iantzik inoiz baino bihurriago jokatuko du lehiakideekin, eta oso proba barregarriei aurre egiteko tenorean jarriko ditu 300 euroko saria irabaztea helburu dutela.

Aste honetan, Zarautzen eta Donostian izango dira. Jai giroaz eta udako freskotasunaz blai arituko dira lehiakideak, eta Axi Muniain surflariaren laguntza jasoko dute, Julian Iantzik jarritako erronkak betetzeko ahaleginean.

ko ahaleginean.