Hitzetik hortzera
15:00etan
Zallako bertsoaldi onenak, gaur, 'Hitzetik Hortzera' saioan
A.E.| EiTB
Bertsolari Txapelketa Nagusiko hirugarren final laurdenean entzun eta ikusitakoak bilduko dituzte aste honetan.
Bertsolari Txapelketa Nagusiaren jarraipena egingo du udazkeneko 'Hitzetik Hortzera'k. Larunbatean Zallan jokatu da hirugarren final laurdena eta hango bertsoaldi onenak ikusgai izango dira gaur, 15:00etan, ETB1en.
Eneko Abasolo Abarkas, Jone Uria, Miren Amuriza, Odei Barroso, Oihane Perea eta Onintza Enbeita arituko dira kantuan Bertsolari Txapelketa Nagusiko hirugarren final laurdenean Zallan. Larunbatean arratsaldeko 17:00etan hasiko da saioa Mimetiz pilotalekuan. Saioaren irabazlea zuzenean sailkatuko da Durangoko finalaurrekora. Besteak gainontzeko final laurdenetako puntuazioen zain geratuko dira.
Larunbateko bertsoaldi onenak ikusgai izango dira gaur 'Hitzetik Hortzera'n, 15:00etan eitb.eus-en eta ETB1en.
TB1en.