Itxi

Hitzetik hortzera

Hitzetik hortzera

Hitzetik hortzera

21:00etan

Bertsolaritzaren komunitate funtzioak aztergai, gaur gauean, "Hitzetik Hortzera"n

EITB Media

Psikologian graduatuak diren Leire Amenabar, Ane Bengoetxea, Ines Huarte, Miren Aiertza eta Ana Villanueva ikertzaileek egindako lana emango dute ezagutzera aste honetako saioan.

  • Bertsolaritza ikertzaileen begiradatik aztertuko dute aste honetako "Hitzetik Hortzera" saioan

    Bertsolaritza ikertzaileen begiradatik aztertuko dute aste honetako "Hitzetik Hortzera" saioan

Bertsolaritza ikertzaileen begiradatik aztertuko dute aste honetako "Hitzetik Hortzera" saioan. Psikologian graduatuak diren Leire Amenabar, Ane Bengoetxea, Ines Huarte, Miren Aiertza eta Ana Villanuevak egindako graduondokoan bertsolaritza komunitate batentzako erresistentzia tresna bat dela ondorioztatu dute. Uztailean aurkeztu zuten prozesuaren emaitza, eta erresistentzia horren izaera eta gure komunitatearen nolakotasuna ulertzeko asmoz elkartuko da beraiekin Eider Perez. 

Bestalde, bi bertso saiotako pasarte onenak bilduko dituzte: batetik, Azken Muga kultur elkarteak antolatuta, Zarateko pagadian, Bedaio eta Azkarateko mugan, joan den hilean egindako; bestetik, Galdakaon Ardantza parkean egindakoa. 

Bertsoaldi kuttunaren atalean, Barañaingo bertso eskolako kide den Amaia Lasherasek iazko abendura eramango gaitu: Nafarroako Mariano Izeta bertso sariketan, Sarai Roblesek kantatutako bakarkakoa gogoratuko dute berarekin.  

"Hitzetik Hortzera", gaur, 21:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en. Ondoren, EITB Nahieran atarian eskura izango da.