Hitzetik hortzera
21:00etan
Nerea Urbizuren eta Julio Sotoren elkarlana, gaur gauean, "Hitzetik Hortzera" saioan
EITB Media
Doinu berriak plazaratzeko prozesuaz arituko dira musikaria eta bertsolaria Eider Pérez aurkezlearekin batera.
-
Soto, Urbizu eta Pérez solasaldian. Argazkia: Bertsolari elkartea
Aste honetako "Hitzetik Hortzera" programan doinu baten sorrera prozesuaz arituko dira Nerea Urbizu musikariarekin eta Julio Soto bertsolariarekin batera. Plazarako doinu baten konposizioa nola sortzen den azalduko dute.
Nerea ibilbide luzeko musikaria da; Ene Kantak proiektuaren sortzaileetako bat da, eta aurtengo Korrikaren kantaren egilea ere bada, besteak beste. Ibilbide horretan doinu bat baino gehiago sortu dizkio Julio Soto bertsolariari.
Hendaiako eta Donostiako saioak
Joan den asteburuan izandako bi saioetako bertsoaldiak ere eskainiko dituzte. Alde batetik, larunbatean Ipar Euskal Herriko Harrera Taldearen aldeko bertso saioa izan zen Hendaian, eta bestetik, igandean, Mikel Laboa Sariko irabazleekin osatutako jaialdia Donostiako Dokan.
"Hitzetik Hortzera", gaur ikusgai, 21:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.