Irabazi arte
4. denboraldia
Badatoz "Irabazi Arte"ren laugarren denboraldiko aurrestreinaldiak!
EITB Media
Denboraldi berriko lehen atala primizian ikusteko lehen hitzordua Bilbon izango dugu igande honetan (urtarrilak 26), Euskalduna Jauregian; sarrerak eskuragai daude. Ondoren etorriko dira Donostiako, Gasteizko eta Iruñeko ekitaldiak.
-
"Irabazi Arte!"ren laugarren denboraldiko kartela
Printzesak futbol taldearen abenturak kontatzen dituen "Irabazi Arte!" telesailaren laugarren denboraldia otsailaren 14an estreinatuko da MAKUSIn, haur eta gaztetxoentzat EITBk duen plataforman. Astebete geroago, hilaren 21ean, helduko da ETB1era. Aurretik, baina, aurrestreinaldiak egingo dira Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean.
Lehen hitzordua igande honetan (urtarrilak 26) izango dugu: 17:00etan hasiko da Bilboko Euskalduna Jauregiko ekitaldia eta bertara joateko gonbidapenak eskuratu daitezke dagoeneko, hemen.
Laster jarriko dira eskuragai otsailaren 2an Donostiako Victoria Eugenia Antzokian eta otsailaren 9an Gasteizko Europa Jauregian egingo diren emanaldietarako sarrerak. Iruñekoa zehazteke dago oraindik.
Aurreko denboraldian hainbat galdera erantzunik gabe geratu ziren: Arene ibiltzeko gai izango da? Jonek Martxeloren eta Alaitzen azpijokoak agerian utziko ditu? Zer gertatuko da Lukarekin, jipoia jaso ondoren? Bada, bizimodu berrira moldatu beharko dira protagonistak eta oztopoz beteriko bideari nola egingo dioten aurre ikusiko dugu otsailaren 14tik aurrera, MAKUSI plataforman.