Itxi

Itxi Liburuak

Itxi Liburuak

Itxi Liburuak

22:45ean

Erraketisten historiaz Loli Astorekarekin, gaur gauean, "Itxi Liburuak" saioan

EITB Media

Erraketistek bizi izandako urte oparoak ezagutuko dituzte, besteak beste, Jon Juanes, Ainhoa Palomo, Aizarnako Txikita eta Ereintza Dantza Taldearen parte hartzearekin.

0:31
Loli Astoreka

Gaur gauean, erraketisten inguruan arituko da "Itxi Liburuak" saioa. Loli Astoreka aktorea irakasle lanetan jarriko dute, gaia modu original batean konta dezan.

Gaizka Aranguren historia dibulgatzaileak lagunduta, erraketistek bizi izandako urte oparoak ezagutuko dituzte. Besteak beste, Jon Juanes Koro Iragorri erraketista ohiaren semearen hitzak entzungo ditu Astorekak. Juanes da gaia gehien ezagutzen duenetako bat, beraz; bere amak eta gainerako erraketistek bizi izandako urte emankorrak nolakoak izan ziren azalduko du.

Juanesek ez ezik, beste hainbat adituk ere lagunduko diote Astorekari erronkari aurre egiten. Urte oparoek ere euren alde iluna izan zuten, eta horri ere erreparatuko diote, Ainhoa Palomo eta Aizarnako Txikitaren eskutik. Horrez gain, Ereintza Dantza Taldearen abilezia eta egungo pilotarien hitzak ere izango dira saioan entzungai.

Ondoren, bidean ikasitako guztia unibertsitateko ikasleei azaldu beharko die Lolik. Ikasitakoa hitzez hitz errepikatzea ez da nahikoa izango, izan ere, bere bizipenetatik abiatu eta modu original batean azaldu beharko du dena, ikasleen arreta bereganatu nahi badu. 

"Itxi Liburuak" saioa asteazkenetan izaten da ikusgai, 22:45ean, ETB1en eta eitb.eus-en.