Itxi

Izan Ginelako

Izan Ginelako

Izan Ginelako

22:30ean

Mondragon kooperatibako Ulgor enpresa, gaur gauean, "Izan Ginelako" saioan

EITB Media

Jesus Larrañagaren biloba Nagore, Javier Retegi, Itziar Usabiaga, Iñaki Etxezarreta eta Ander Etxeberria izango ditu saioak protagonista, besteak beste.

0:34
Josune Ariztondoren eskutik ezagutuko dugu Ulgorren historia

Gaur, Ulgor Mondragon korporazioko enpresa aitzindaria izango dute hizpide "Izan Ginelako" saioan. Arrasateko lanbide eskolako bost ikasle ohiren ibilbide oparoa izango dute ardatz nagusia. Munduko kooperatiba-talde handienaren hazia erein zuten gerraostean. Etxetresnak egiteko Gasteizen tailer txiki bat erosi zutenetik hasi eta Mondragon korporazioa bihurtu arteko ibilbidea eta eman zituzten pauso guztiak azalduko ditu programak.

Bestalde, Ulgor enpresaren izena zelan sortu zen ere azalduko dute; izan ere, akronimoa Luis Usatorre, Jesus Larrañaga, Alfonso Gorroñogoitia, Jose Maria Ormaetxea eta Javier Ortubay abizenetatik sortutakoa da. Bost lider horiek aita ponteko bat zeukaten: Jose Maria Arizmendiarrieta apaiza. Berak erakutsi zien hezkuntza ezinbestekoa dela edozein gauzatarako.

Horien artean, Ulgorreko "L" hizkia izango da saioko protagonista: Jesus Larrañaga Lizarralde. Bere biloba Nagoreren begietatik kooperatibismoaren oinarria eta Mondragon Esperientziaren jarduera ezagutzeko aukera izango dugu. Egitasmoa ulertzeko helburuarekin, beste sortzaileen bilobekin ere hitz egingo du saioak. Gainera, beste lau lagunen testigantzak ere bilduko dituzte: Javier Retegi Jose Maria Arizmendiarrietaren biografoarenak, Itziar Usabiaga Ausolaneko lehendabiziko gerentearenak, Iñaki Etxezarreta Arizmendi ikastolako zuzendariarenak eta Ander Etxeberria Mondragoneko Hedapen Kooperatiboaren arduradunarenak.

Ulgor enpresa sakonago ezagutuko du "Izan Ginelako" saioak. Josune Ariztondoren eskutik, gaur gauean, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.