Itxi

Merlí

Merlí

Merlí

21:00etan

Merliren bi aldeak agerian, gaur, ETB1en

EITB

Monikaren bideo intimo bat ikasleen artean zabalduko da. Gainera, eskolarekin egingo duten irteera ez da Merli eta Ginak nahi zuten bezala aterako.

0:24

Eskolarekin egingo duten irteera ez da Merlik eta Ginak nahi bezala aterako. Zenbait gertakarik filosofia irakaslearen bi aldeak utziko ditu agerian. Alde batetik, kontrolaezina, politikoki ez zuzena. Baina, bestalde, hurbilekoa eta onbera.

Monicaren bideo intimo bat institutuko ikasleen artean zabalduko da eta Merlik egoerari aurre egiten lagunduko dio. Horrez gain, Ginak Merlirekin duen harremana ezkutatu nahi izango dio Gerardi, baina eskola irteeran bi irakasleen artekoa agerian geratuko da.

'Merlí' gaur izango da ikusgai 21:00etatik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en.