Itxi

Merlí

Merlí

Merlí

21:00ean

Ahaztuko ez duten lezioa ikasiko dute 'Merlí'ren ikasleek, gaur

EITB

Ikasketak utzi nahi dituzten bi ikasleri ideia hori kendu nahi izango die irakasleak burutik.

0:26

Igande honetako 'Merlí' telesaileko atalean, Eugeniok oso opari desatsegina jasoko du klasean, eta Merliren ideia izan dela susmatuko du. Gainera, Bertaren ama institutura joango da bere alabari errieta botatzera, eskola ebasteko haren sinadura faltsifikatu duela enteratu baita.

Bestalde, Merliren bi ikaslek institutua utzi nahi dute, baina filosofiako irakasleak ideia hori burutik kendu dezaten zerbait asmatuko du. Zer proposatuko die?

'Merlí' gaur izango da ikusgai, 21:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea