Merlí
21:00etan
Familia afaria prestatuko dute Carminaren etxean, gaur, 'Merlí' saioan
EITB
Gina eta Gerard Merliren amaren etxera joango dira afaltzera.
Merlik Gina eta Gerard gonbidatuko ditu gaur Carminaren etxean afaltzera, elkar ezagutu daitezen. Bruno ere bertan izango da, bostak elkarrekin egingo duten lehen afarian.
Bestalde, Millan eta Berta lagun egingo dira, eta Oliverrek bere anaiaren gabezia sufrituko du.
'Merlí' gaur izango da ikusgai, 21:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.


