Itxi

Munduko Plazan

Munduko Plazan

Munduko Plazan

22:30ean

Zürich eta Basilea, gaur gaueko "Munduko Plazan" saioan

EITB Media

Leire Palaciosek bertan bizi diren euskaldunekin ezagutuko ditu Suitzako bi hiriak.

0:38
'Munduko Plazan'

Gaur gaueko "Munduko Plazan" saioan, Leire Palacios Zürich eta Basilea hirien egunerokotasunean eta energian murgilduko da. 

Horretarako, bertan bizi diren hainbat euskaldunekin egongo da: Joseba Urzelai, Laida Alberdi eta Javier Martínez de Alegríak Züricheko kaleetatik barrena gidatuko dute eta bertoko hiritarren aisialdirako ohiturak zein gune historiko garrantzitsuenak erakutsiko dizkiote Leireri.

Ondoren, trena hartu eta Zürichetik Basileara bidaiatuko da, Suitzako bigarren hiririk populatuenean euskaldun birekin hitzordua izateko: Maite Guridi eta Galder Zamarreño.

"Munduko Plazan" gaur gauean, 22:30ean ETB1en eta eitb.eus-en.