Itxi

Naufragoak

Naufragoak

Naufragoak

22:30ean

Bikoteak itsu-itsuan lehiatuko dira gaur "Naufragoak" saioan

EITB Media

Lehiakideek gorriak ikusiko dituzte, eta euren arteko tirabirak hasiko dira.

1:05

Gaur gauean, bikoteak itsu-itsuan lehiatuko dira "Naufragoak" abenturaren laugarren atalean. Bikotekidearekiko konfiantza indartu daitekeen modu berean, egunaren joan etorriarekin arnas batean ere hautsi daiteke. Naufragoek, euren arteko harremanak sendotzeko, gaitasun eta trebeziak erakutsi beharko dituzte.

Oraingoan ere, saria ikaragarria izango da, irletako bizitza erraztuko dien zerbait jasoko dute, eta hori lortzeko, lehiakideek daukaten guztia emango dute.

Aurreko ataleko abordatzeak Joseba eta Unai gatibu utzi ditu, eta anaien etorkizuna ziurgabea da, argi daukaten gauza bakarra euren artean lehiatu nahi ez dutela da.

Jabatak aurreko atalean Mikel eta Inge garaileak izatearekin ados ez zegoela adierazi zuen, oraingoan ere horrekin jarraituko du. Zelan jasoko du Arrankudiagakoak Algortako bikotea belaontzitik bueltan datorrenean? Jabatak pentsatzen duen guztia aurpegiratzeko gai izango ote da?

Bitartean, Tururun zer gertatzen ari den jakin gabe, Zuriñek ordu hilak ahal duen bezala beteko ditu.

Landerrek programa utzi ondoren, Ilargi bikoterik gabe geratu da, eta haren egoera okertzeko, Arantzazukoa gaixorik jarri da. Aurrera jarraitzeko gai izango ote da Ilargi? Nola moldatuko da bakarrik?

Ez ezazu "Naufragoak", asteartero 22:30etatik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en. Gainera, atal guztiak ikus daitezke EITB Nahieranen, EITB Nahieran appean eta EITB Mediaren gainerako plataforma digitaletan.