Oholtzan
22:10ean
Iruritan grabatutako 'Tantak' ikuskizuna, gaur gauean "Oholtzan" saioan
EITB Media
Lurra, haizea, sua eta ura oinarri hartuko dituen lana taularatuko dute Baztan bailarako kultur talde ezberdinek.
Baztan bailarako Irurita herrian grabatutako Tantak ikuskizuna dakarkigu aste honetan "Oholtzan" saioak. Iruritako eta inguruko herrietako kultur taldeak izango dira protagonista: abeslariak, dantzariak, erraldoiak eta gaiteroak, besteak beste. Lurra, haizea, sua eta ura… Naturako lau elementu hauetan oinarritutako ikuskizuna eskainiko dute.
Ilaski Serranok aurkeztuta, "Oholtzan" saioa 22:10ean izango dugu ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.