Oinatz Galduak
23:15ean
90eko hamarkada, gaur gauean, 'Oinatz Galduak' saioan
A.H. | EITB
Amaia Cayeroren eskutik, hamarkada horretako gertakizun nabarmenen testigantzak jasoko ditu saioak.
Gaur gauean, 'Oinatz Galduak' memoria kritikoari buruzko saioa 90eko hamarkadari eskainita egongo da. Amaia Cayero gidari dela, Miguel Angel Blancoren hilketarekin ekingo zaio kontakizunari. Lasa eta Zabalaren gorpuzkinen agerpena ere kontatuko dute. Hamarkada horretan, halaber, Fernando Buesa lehendakariordea eta Jorge Diez bere eskolta hil zituzten, baita Ernest Lluch ere. Horrez gain, Askatasunen Ituna sinatu zuten PPk eta PSOEk, eta lankidetza horrek 2002ko Alderdien Legea izan zuen ondorio modura, besteak beste.
'Oinatz Galduak' gaur izango da ikusgai, 23:15ean, ETB1en.