Itxi

SOS kantak arriskuan

SOS kantak arriskuan

SOS kantak arriskuan

22:00etan

Oiartzunen ibiliko da gaur "SOS Kantak Arriskuan" saioa, kanta galdu baten bila

EITB Media

Gerra Zibilaren garaiko "Gipuzkuan da herri lasai bat" kanta errekuperatu nahi izango dute Klara Mendizabalek, Iker Laurobak eta Lide Hernandok.

0:37
SOS Kantak Arriskuan

Igande honetako "SOS Kantak Arriskuan" saioan, Klara Mendizabalek, Iker Laurobak eta Lide Hernandok Oiartzun aldera egingo dute bidaia "Gipuzkuan da herri lasai bat" kantua ezagutzeko asmoz. Galtzear dagoen kanta hau Lesakan fusilatu zuten Joxe Mari Berrondo oiartzuarrak asmatu zuen Gerra Zibilaren garaian (1936-1939), 18 urte besterik ez zituenean.

Joxe Marirekin batera, Miel Ibarguen izeneko gazte bat hartu zuten preso Oiartzunen, mendira borrokatzera joaten ari zela. Bi oiartzuarrak Iruñera oinez eraman nahi izan zituzten zigor moduan. Bidean, ordea, ezusteko bat baino gehiagorekin topo egin zuten.

Historiagile eta herritarrek lagunduko dituzte kantuaren nondik norakoak ezagutzen, eta tartean aurpegi ezagunak ere bai, Alaia Martin bertsolaria eta Jon Martin bertsolari eta idazlea, bestean beste. Halaber, kantuaren historiako protagonisten senideekin ere arituko dira.

"SOS Kantak Arriskuan" gaur izango da ikusgai, 22:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.