Itxi

SOS kantak arriskuan

SOS kantak arriskuan

SOS kantak arriskuan

22:00etan

Lapurdiko Azkaine herrira joango dira gaur gauean "SOS Kantak Arriskuan" saioan

EITB Media

"Azkaingo atsua" desagertzear dagoen abestiaren bila joango dira Lide Hernando, Klara Mendizabal eta Iker Lauroba aurkezleak.

0:36

Lapurdiko Azkain herrira abiatuko dira gaur gauean Lide Hernando, Klara Mendizabal eta Iker Lauroba aurkezleak "SOS Kantak Arriskuan" saioan, eta "Azkaingo atsua" galtzear dagoen abestiaren atzetik joango dira.

Azkaingo atsua Jeannette de Belloc izeneko neska bat zen, 24 urte besterik ez zituena. Jeannette herriko mutil batekin ezkontzekoa zen, baina "deabruak eramanda" egotea leporatu zioten, sorgina zela. 1609. urtean, Pierre de Lancrek epaiketa erraldoia hasi zuen emakume lapurtarren kontra, sorginkeria egotziz. 70 lagun erre zituzten, horien artean, Jeannette, Azkaingo plazan. Erre zuten egunean, gona gorria eramatea erabaki zuen, erreibindikazio moduan. Urteetan zehar, atsuaren abestia San Juan gauean kantatu izan zuten, "deabruaren gauean, sorginen omenez".

Azkaindarrak izango dira protagonistak, herritarrak, eta eurek emandako pistekin osatuko dute kantuaren nondik norakoa. Sorginkeria kontuez aritzeko, gainera, Asisko Urmeneta komikigile famatua izango dute programan.

"SOS Kantak Arriskuan", gaur, 22:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.