Teknopolis
Asteburu honetan
Argindar sareak, 'Teknopolis' saioan
A.E.|EiTB
Hasteko, argindar sareen mende bizi garela ohartarazteko hainbat datu emango dituzte grafismoaren bidez.
Asteburu honetan 'Teknopolis' saioak argindar sareak izango ditu hizpide eta hasteko, argindar sareen mende bizi garela ohartarazteko hainbat datu emango dituzte grafismoaren bidez.
Horrez gain, elektrizitate-hornidura eten ez dadin ezinbestekoak diren azpiegituraren mantentze eta jarraipen-lanak errazteko Ormazabal enpresak eta Mondragon Unibertsitateak garatu duten neurketa-ekipoan erreparatuko dute. Zehazki, kableen isolamendu-akatsak eta instalazioen arazoak detektatu nahi dituzte, kaltea sortu aurretik; hau da, itzalaldiak gertatu aurretik.
Funtzionamenduan dagoen eredua hobetzeko asmoz, Tknikako ikertzaileak sare-elektriko sistema alternatibo bat diseinatzen ari dira: Isare mikro-sare adimenduna. Sistema, oraingoz, proba fasean dago, egoerak ezberdinak simulatzen eta egoera horiei nola aurre egin argitzen dabiltza teknikariak. Sistema kudeatzeaz gain, Tknikak, Lanbide Heziketarako ikerketa eta berrikuntza zentroak, teknologia hauei buruzko ezagutza lanbide heziketa eskoletan zabaldu nahi du.
Saioa bukatzeko Europako ikerketa proiektu bat ezagutuko dute, eta horretarako Portugalera egingo dugu bisita. Omnidea ikerketa-proiektuko kideek Lisboan egiten dute lan. Energia berriztagarriak ikertzen dituzte eta globo erraldoi bat diseinatu eta egin dute haizearen indarraz baliatzeko. Globoa bi kilometrotako altueran bueltaka jarri eta argindarra sortzen du.
'Teknopolis' larunbatetan ematen da ETB1en 13:30ean eta igandeetan ETB2n 09:30ean.