Itxi

Teknopolis

Teknopolis

Teknopolis

Zientzia eta teknologia

Errealitate birtuala izango da 'Teknopolis' saioan, asteburuan, ETBn

A.E.|EiTB

Virtualware eta Nesplore enpresetan izango dira.

Errealitate birtuala ahoz aho ibili zen duela urte batzuk, baina oraintxe ari da indarra hartzen. Gai horixe izango dute hizpide asteburuan 'Teknopolis' saioan. Gero eta gehiago dira azkenaldian teknologia honen aldeko apustu sendoa egiten ari direnak: entretenimendurako bakarrik ez, baita hezkuntzarako edo marketin tresna gisa ere. Badirudi, orain bai, errealitate birtuala gelditzeko itzuli dela.

Goraldi horren arrazoietako bat da gaur egun edonork eskura ditzakeela mundu birtualetara sartzeko betaurreko edo kaskoak eta telefono adimendun bat. Noski, edukiak behar dira errealitate birtuala elikatzeko. Saio honetan lan horretan dabilen jendea emango dute ezagutzera; besteak beste, Virtualware eta Nesplora enpresetan izango dira.

Eta errealitate birtualetik harago doan ikerketa bat ezagutuko dute: gorputzetik kanpo sentiaraztea helburu du, eta ez da esperientzia paranormal bat, inondik inora ere. Loretxu Bergouignan BCBLko ikertzaileak memoria eta gorputzaren arteko harremana ezagutzeko erabiltzen du.

'Teknopolis' saioa larunbatean, 13:30ean, dago ikusgai, ETB1en; eta igandean, 09:50ean, ETB2n.


clear="all" />