Itxi

Teknopolis

Teknopolis

Teknopolis

ETB1en eta ETB2n

Tximeleta-ehizan arituko dira aste honetako 'Teknopolis' saioan

EITB

Gainera, Jaizkibelen ibiliko dira iratze paleotropikalen bila.

Aste honetako 'Teknopolis' saioan tximeleta-ehizan arituko dira. Zerynthia elkarteak tximeletak harrapatu, identifikatu eta askatu egiten ditu, ezagutzen ez dena zaintzen ez dela esaera praktikara eramanez. Haiekin egunez eta gauez ibiliko dira, izan ere, gautarra da Europako tximeleta ederrenetako bat, ederrena ez bada. Ea harrapatzea lortzen duten.

Eta espezie bitxien bila hasita, Jaizkibelen barrena ere ibiliko dira, Euskal Herria tropikala zen garaitik iraun duten iratze paleotropikalen bila.

'Teknopolis' larunbat honetan izango da ikusgai, 13:30ean, ETB1en; eta igandean, 10:00etan, ETB2n.

ETB2n.