Teknopolis
ETB1en eta ETB2n
Emakumea zientzian eta lanbide heziketan, aste honetan, 'Teknopolis' saioan
EITB
Zientziako Emakume eta Nesken Nazioarteko Eguna hizpide, zientzian eta arlo industrialean ibilbide bikaina izan duten emakume profesionalak ezagutuko ditu saioak.
-
Emakumea zientzian eta lanbide heziketan, aste honetako 'Teknopolis' saioan.
Zientziako Emakume eta Nesken Nazioarteko Eguna da otsailaren 11, eta 'Teknopolis' berezia izango da asteburu honetan egun horren harira. Zientzian ibilbide profesional bikaina egiten ari den astrofisikari bat ezagutuko dute: Itziar Aretxaga. Galaxiak bilatzen ditu Mexikoko Teleskopio Milimetriko Handiarekin, eta beste arlo askotan ere egiten du lan.
Lanbide heziketan emakumeak duen lekuari buruzko erreportaje batek osatuko du saioa. Industria alorrean gutxi dira emakumezkoak, hamar ikasletik bat, baina geroz eta gehiago dira. Emakumeak industria alorrera erakartzeko gakoak bilduko dituzte ikasle, irakasle eta industrian ibilbide profesional arrakastatsua izan duten emakume batzuek.
'Teknopolis' larunbat honetan izango da ikusgai ETB1en, 13:30ean, eta igandean, ETB2n, ordu berean. Streaming bidez ere jarraitu ahal izango dira bi emanaldiak eitb.eus-en.